Hitzaldia eta bertso afaria, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 18a, 00:00

Bi ekintza antolatu ditu Kontrakantxa gaztetxeak, gaurko. Aurrena, hitzaldia eskainiko du Zigor Garro euskal preso politiko ohiak, 18:30etan. Eta 21:00etan bertso afaria izango da, Eñaut Martikorena eta Iker Ormazabal bertsolariekin. Afarirako izena eman behar da, gaztetxean edo Goiz Argi tabernan, 10 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!