Pailazoak

Pailazoekin batera saltoka eta dantzari, ikasturte berriari

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 18a, 00:00

Haur bat aulki gainean dantzan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldian.

Egoera berezian ere, ez zuten hutsik egin Hernanin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Eta emanaldi bat ez, bi eskaini zituzten aurreko larunbatean, arraroa izaten ari den ikasturte hasiera alaitzeko txikienei. Eta halaxe egin zuten, saltoka eta dantzari aritu baitziren haurrak, eta baita gurasoak ere, pailazoen kolore, musika, dantza eta kantu festak animatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!