Literatura

Ignacio Aldecoa Saria jaso du Uxue Apaolazak, ipuin sorta idazteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 18a, 00:00

Bere proposamena aukeratu du epaimahaiak, euskerazko ataleko 27 partehartzaileen artean; abenduaren 31ra arte dauka epea, lana osatzeko.

Ipuin sorta bat idazteko lanean murgilduta izango da Uxue Apa­olaza idazle hernaniarra, dago­eneko. Izan ere, Ignacio Aldecoa Saria jaso zuen abuztuan, euskerazko atalean; eta abenduaren 31ra arte dauka epea orain, ipuin sorta osatzeko.

Arabako Foru Aldundiak antolatu du lehiaketa, eta 49ga­rren edizioa izan da aurtengoa, nobedadeekin. Izan ere, bertan behera geratu zen pandemiaren eraginez, eta orain, dagoeneko bukatuta dauden lanak saritu beharrean, «gerorako sorkuntzari» eman diote saria. Horretarako, partehartzaileek aurkeztu behar zuten, osatu nahi zuten ipuin bildumaren azalpen bat eta lagin bat. Euskerazko ataleko 27 partehartzaileen artean, Apaolazarena aukeratu dute lau epaimahaikideek: Txani Rodriguezek, Katixa Agirrek, Iban Zalduak eta Alexander Gurrutxagak. Gaztelaniazko atalean, zortzi hautagaien artean, Jabo H. Pizarroso izan da saritua.
Bi irabazleek, 6.000 euroko saria jasoko dute, eta urte bukaera baino lehen entregatu be­harko dituzte ipuin bildumak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!