Gogotsu eman zieten pedalei, presoen aldeko bizikleta igoeran

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 17a, 00:00
Elkartasun Pedalkadak 2garren edizioko partaide guztiak eta beste zenbait herritar, Gudari Plazan.

Erlojuaren aurkako probari gogoz ekin zioten 41 partaideek, joan den larunbatean. Batzuek taldearen babesean egin zuten eta besteek, ordea, bakarka. Giro bikaina izan zen, eta kaleak jendez bete ziren, txirrindulariak animatzeko. Elkartasun Pedalkaden bigarren edizio honetan, bakarkako lehian Mattin Sanzberro izan zen azkarrena; eta taldeka, Lander Ibarburu eta Bingen Erdoziak osatutako bikoteak irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!