Zerbitzuak pixkanaka martxan, Goiz-Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 16a, 00:00

Momentu honetan taberna bakarrik dago zabalik, baina gainontzeko zerbitzuak laster jarriko dituzte, «berritasunekin».

Pandemia egoera dela eta Goiz Eguzkik zerbitzu guztiak itxi behar izan zituen. Hala ere, pixkanaka berriro ere martxan jarriko direla jakinarazi dute bertakoek. Momentu honetan taberna bakarrik dago zabalik, baina adierazi dutenez, «laster hainbat zerbitzu jarriko ditugu martxan, berritasunekin gainera».

Bestalde, jakitera eman dute Goiz Eguzkiko bazkideek 2020ko kuota ezingo dute orain arte bezala ordaindu. Bakoitzak bere aurrezki-kutxan edo bankuan egin beharko du, traspasoa edo transferentzia bidez. Izan ere, egoeragatik eskudirutan ordaintzea ezinezkoa dute.

Horregatik, Kutxako bezeroek 08:30etatik 10:30etara bitartean egin ahal izango dute ordainketa, ondorengo kontu korronte zenbakian:  ES37 2095 5041 11 1065586736. Laboraleko bezeroek, aldiz, 08:03etatik 12:00etara bitartean, ondorengo kontu korrontean: ES67 3035 0025 81 0251095275. Eta beste banku-erakundeetako bezeroak direnak, transferentzia bat egin dezakete, aldez aurretik aipatutako bi kontu horietako batera: Laboral edo Kutxara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!