Ostalaritza

Kazuelak kalera, «irtenbide eske»

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 16a, 00:00

Pasa den ostegunean, Hernaniko hainbat tabernari, zerbitzari eta bezero atera ziren herriko kaleetara, Eusko Jaurlaritzari «irtenbideak eskatuz». Arratsaldeko 20:00etan bildu ziren Gudarien Plazan, eta kale buelta egin zuten, «kazuelak astinduz», aipatu moduan, Euskal Gobernuari, «ostalaritza borrokan dagoela azpimarratuz, eta irtenbideak behar dituztela jakinaraziz». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!