Kontrakantxa

Kontrakantxan hitzaldia eta afaria, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 16a, 00:00

Ez dugu izaterik aske haiek gabe... Amnistia osoa lemapean hainbat ekitaldi antolatu dira gaztetxean. Ostiralen kartzelaren inguruko hitzaldia izango da Zigor Garro euskal preso politiko ohiarekin, arratsaldeko 18:30etan. Eta ondoren, bertso afaria 21:00etatik aurrera, Eñaut Martikorena eta Iker Ormazabal bertsolariekin. Afariko prezioa 10 eurokoa da eta izen-ematea gaztetxean edota Goiz Argin egin ahalko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!