Lan-poltsa

Kulturarteko Plaza Feministako koordinatzaile lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 16a, 00:00

Hainbat baldintza bete behar dira eta lehiaketa oposizio bidez egingo da hautaketa. Datorren  osteguna da eskaerak aurkezteko azken eguna.  

ehiaketa oposizio bidez Kulturarteko Plaza Feministako koordinatzaile lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki zen abuztu bukaeran, eta  irailaren 24a da eskaerak aurkezteko azken eguna. Plaza mota administrazio bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa, edo erdi mailako teknikarien klasekoa da.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea Udaleko webgunean dago eskuragai; eta  eskabide horretan, hautagaiek adierazi beharko dute eskatzen zaizkien oinarrietako baldintza guztiak betetzen dituztela. 

Eskabideak aurkeztu daitezke Udaleko erregistroan, Udalaren www.hernani.eus helbide elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez, edota aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.

Parte hartzeko hainbat baldintza bete behar dira,  eta hauen xehetasunak ere Udaleko webgunean daude, indarrean dauden lan poltsen atalean. Beste baldintzen artean, emakume edo gizonen berdintasunari buruzko ikastaro bat egin izana eskatzen da, gutxienez 150 ordukoa, unibertsitate edo administrazio publiko batek emana. Euskarari dagokionez 4garren hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokidearen ziurtagiria izatea ere eskatzen da. 


Lanpostuaren eginkizunak

Hamaika egiteko ditu Kulturarteko Plaza Feministako koordinatzaileak; ikusgai daude Udaleko webgunean edota Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratutako iragarkian. Lanpostu hau betetzen duenak Kulturarteko Plaza Feministara gerturatzen diren herritarrak artatuko ditu, informazioa emango die eta dagokien zerbitzutarako bideramenak egingo ditu. 

Eta orokorrean, Kulturarteko Plaza Feminista erabiltzeko eskariak hartu eta kudeatuko ditu.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!