Sagardoa

Sagardo Dastatze «berritzailea» eta gidatua izango da larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 15a, 00:00
Herritarrak sagardoa dastatzen, joan den urteko Uztaberri egunean.

Euskal Sagardoen eta Nazioarteko Sagardoen Dastatze gidatua izango da. Sarrerak 5 euroan daude eskuragai, Biterin.

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak antolatuta, Sagardo Dastatze berritzailea izango da larunbatean, eguerdiko 12:00etan,  Atsegindegin.  Maiatzean Uzta Berri Eguna egitekoa zen herrian, baina COVID-19ak sortutako egoerak bertan behera utzi zuen egitasmoa. Eta «egiteko asmoa zen moduko ekitaldirik egin ezin denez», Euskal Sagardoa jatorri deiturak sagardoaren inguruko dastatze berezia eskaini nahi dio herritarrei.

Segurtasun neurri guztiak beteta egingo da dastatzea eta inguratzen denak Euskal Sagardoa ez ezik, Nazioarteko sagardo desberdinak dastatu ahal izango ditu. Mikel Garaizabal enologo sumillerrak gidatuko du Euskal Sagardo dastatzea eta Dani Corman sumillerrak nazioarteko sagardo dastatzea gidatuko du.
Plazak mugatuak dira eta dastaketan parte hartzeko txartelak Biteri kultur etxean daude salgai, 5 euroan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!