Mintegia

Emakumeen euskal literaturaren inguruko mintegiaren aurkezpena izango da gaur, Kattalin Minerrekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 15a, 00:00

Udal liburutegiak lau saioko mintegia antolatu du ikasturtea hasteko: 'Emakumeen eus­kal literatura ikuspegi femi­nis­tatik'. 

E­makume i­dazleak ezagutarazteko helburuarekin, lau saio izango ditu Kattalin Miner hernaniarrak gidatutako mintegiak. Aurreneko saioa gaur izango da Udal libututegian, arratsaldeko 19:00etan. Gainontzekoak hilabetean behin egingo dira, abendura arte: urriaren 13an, azaroa­ren 16an eta azkena, abenduaren 9an. Gaurkoaren moduan, saio guztiak arra­tsaldeko 19:00etan hasita izan­go dira, liburutegian ber­tan. Edukiera mugatua denez, sarrerak aurrez eskuratu behar dira liburutegian. 

Gaurko saioa berezia izango da, Mari Luz Esteban ere izango delako Minerrekin batera.  Gizarte-antropologiako irakaslea da­ Esteban, Euskal Herriko Uniber­tsitatean. Antropologia feministan, eta medikuntzako antropologian aditua izanik lau liburu ezagun argitaratu ditu. Joan den hilabeteetan zuen Udal liburutegian bere liburu baten aurkezpena egiteko zita, baina egoera dela eta bertan behera gelditu behar izan zuen aurkezpenak. 

Gaur, Emakumeen eus­kal literatura ikuspegi femi­nis­tatik mintegia aurkeztuko dute Miner eta Estebanek.  Antolatutako saioetan euskerazko ema­ku­me idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik ira­kurri eta landuko dituzte. Gainera, egun gartatzen diren kezka, diskur­tso eta proposamenak mintegian dauden guztien artean hausnartuko dira. Eta era berean, ikuspegi horiek, genero ikuspegi eta ikus­pegi feminista batetik irakurtzea da mintegiaren beste helburu nagusietako bat.

Hurrengo saioa urriaren 13an izango da, eta Katixa Agirreren Atertu arte itxaron liburua landuko dute. Azaroaren 16an Hezurren erretura izango da protagonista, Miren Agur Meaberena. Hirugarren saio honetan idazlea bertan egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek. Eta azkenik, abenduaren 9an Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik liburua irakurri eta landuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!