Primeran girotutako bazkaria, Osiñagako auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 14a, 00:00
Bankako Menditarren musika eta kantuekin, giro ederra sortu zen bazkalorduan, Iparragirre sagardotegian.

Auzotarrentzako plan ederra prestatu zuen Osiñagako Auzo Elkarteak, aurreko iganderako: bazkaria egin zuten Iparragirre sagardotegian, Bankako Menditarren musika eta kantuekin girotuta. Aurretik, gainera, aizkolariak eta bertsolariak izan zituzten, sagardotegiko kanpoaldean bertan. 60 lagun elkartu ziren, eta penaz geratu ziren, interesa zuten zenbait auzotarrek ezin izan zutelako sartu, aforo kontuagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!