Chillida Leku zoriondu du Hernaniko PSE-EEk, urteurren borobilean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 14a, 00:00

Museoaren garrantzia nabarmendu du Ricardo Crespok: «pandemia bukatzean, ekonomia berreskuratzeko tresna garrantzitsua izango da».

20 urte beteko ditu Chillida Lekuk, asteazkenean; eta museoa zoriondu nahi izan du Hernaniko PSE-EEk, urteurren borobilean. Museo «zoragarria» dela goraipatu du Ricardo Crespo bozeramaileak, kultura eta natura uztartzen baititu; eta bere garrantzia nabarmendu du: «bestela izango ez zuen ikusgarritasuna ematen dio gure herriari». Izan ere, uste du «aukera» bat dela museoa, Hernaniko eta eskualdeko turismoarentzat; eta horregatik, Udala animatu du museoarekin elkarlanean aritzera, herriko turismoaren sektorea indartzeko, Chillida Leku bere ekintzen «erreferentziazko gune» bilakatuz.

«Faktore bereizgarria da Chi­­­llida familiak bultzatu­tako museoa, eta aukera eman digu bisi­ta­ri­entzako toki paregabe gi­sa na­­barmentzeko», azaldu du: «pan­demiaren amesgaizto hau buka­tzen denean, Chillida Leku tres­na garrantzitsua izango da eko­nomia berreskuratzeko, nazioarteko turismoarentzat itsasargi bilakatuko delako berriro».

Crespok gogorarazi du, gainera, Time aldizkariak Chillida Leku sartu zuela bisitatzeko munduko toki onenen zerrendan (World's Greatest Places 2019); eta nabarmendu du Espainia mailako bakarra izan zela muse­oa, iazko zerrenda horretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!