Aurreko asteburuko postuei eutsi diete, arraunlari hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 14a, 00:00

Kontxako Banderaren lehian aritu ziren atzo Eider Barba, Jone Pastor, Nerea Irastorza, Naroa Lizarreta, Nahia San Argimiro eta Xabat Pastor.

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatu zen atzo, Donostian; eta bertan izan ziren hainbat arraunlari hernaniar, eta beste hainbat Maialen traineruan aritutakoak. Horietatik, sei izan ziren atzokoan arraunean egin zutenak, lau talde ezberdinekin; eta guztiek errepikatu zuten aurreko igandeko postu bera, atzokoan.

Emakumezkoetan, ohorezko txandan aritu zen Eider Barba, Tolosaldearekin; eta laugarren bukatu zuen, Donostiarra bigarren sailkatuare­kin eta Arraun Lagunak hirugarrenarekin oso lehia estuan aritu ondoren. Bes­te txandan aritu ziren, aldiz, Nerea Irastorza eta Jone Pastor Hi­baikarekin, eta Naroa Lizarreta eta Nahia San Argimiro San Juanekin. Seigarren izan zen Hibaika atzo, eta zortzigarren San Juan. Sailkapen nagusian ere, postu berdinetan bukatu zuten hiru traineruek.

Eta gizonezkoetan, Donostia­rraren traineruan izan zen Xabat Pastor, beste behin. Seigarren izan zen Donostiarra atzo, aurreko igandean bezala, eta postu horretan bukatu du Kontxako Banderako lehia.

Oriok astindu zuen bandera emakumezkoetan, eta Honda­rri­biak gizonezkoetan. Haun­ditu egin zuten biek atzo, aurreko igandean lortutako errenta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!