Pala ikastaroetan, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 14a, 00:00

Urriarekin batera jarriko dituzte martxan bi talde, Hernaniko palistek. Batetik, infantil mailako neska-mu­tilen pala ikastaroa hasiko da: astelehen edota ostegunetan izango dira saioak, 15:45etan, ekainera arte. Izena emateko, hernanikopalistak@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta haurraren izen-abizenak eta adina bidali. Eta bestetik, 18 urtetik gorako emakumeen aisialdi taldea elkartuko da asteazkenetan, 10:00etan edo 19:00etan. Horretarako ere, izenematea emailez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!