IRTEERA

Irteera gaur, anfibio eta narrastiak ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 12a, 00:00

Ikasturteari hasiera emateko, Hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailak, irteera antolatu du, gaurko. 

Gaur, Hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailaren eskutik antolatutako irteera egingo da, herriko anfibio eta narrastiak ezagutzeko. Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Sanz-Azkue eta Egoitz Alkorta hernaniarren eskutik. 


Goizeko 10:00etan hasiko dute irteera, Ekogunean. Hala ere, asmoa da bertara elkarrekin joatea, oinez. Eta horretarako, 09:00etan jarri dute hitzordua, kiroldegiko beheko sarreran, hain zuzen. 


Hernaniko Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirola Sailak jakinarazi du, «herritar guztientzako moduko irteera» dela, baina bereziki «familien eta gaztetxoen neurrira antolatuako irteera izango dela gaurkoa». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!