PAILAZOAK

'Bizi dantza' emanaldia gaur, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 12a, 00:00

Sudur gorriekin, mundu grisa aldatzera etorriko dira gaur, hiru pailazoak.

Gaur, Euskal Herrian hain maitatuak diren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, bi emanaldi eskainiko dituzte, lehena 16:30etan, eta bigarrena 19:00etan. 

Aurtengo egoera «ez ohikoa» bada ere, Hernaniko Musika Eskolak, gaurko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia antolatu du. Gainera, bi saio eskainiko dira, lehena arratsaldeko 16:30etan, eta bigarrena berriz, 19:00etan, biak Atsegindegin izanik. Musika Eskolak jakinarazi du «250 lagunera mugatu behar izan dugu aforoa, eta aurreneko saiorako sarrerak azkar saldu zirenez, bigarren bat antolatzea erabaki genuen». 
Urte berezi bezain arraroa izan da aurtengoa, eta antolatzaileek adierazi dute, «bereziki garrantzitsuak ditugu, une honetan, irribarreak, abestiak, dantzak... Ikasturtea ezin hobeto hasteko  modua da pailazoen bisita, bihotza pozten baitigute». 

Sudur gorriekin, 
mundu grisa aldatzera
Gaurkoan, etxeko txikien aurpegiak alaitzeko asmoz etorri dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots, izan ere, «saiatu gara asmatzen, gure sudur gorrietatik nola aldatu dezakegun mundu gris hau. Biodibertsitatea erdira jaitsi zaigu, eta gizakiak gora goaz. Guztiaz jabetzen ari gara, baina babesa gutxitzen ari zaigu. Mundua arazoz beteta daukagu, eta hori aldatu behar dugu». Hori horrela, gaur Hernanin maitasuna banatuko dute hiru pailazoek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!