Euskaraldia

«Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa da»

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 12a, 00:00

Txistulari Bandako kideak, arigunea, ahobizi eta Euskararaldia Euskara Ari du ikurrekin.

Azaroan hasiko da hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala, eta Hernaniko talde askok eman dute parte hartzeko izena.

Duela zenbait hilabete ireki zen aurtengo Euskaraldia Euskara Ari du ekimenean parte hartzeko deialdia. Arrakasta haundia izan du aurtengoak, talde asko animatu direlako hizkuntza- -ohiturak aldatzeko ariketa sozialean parte hartzera. Hala ere, izena eman ez duten entitate edo taldeek oraindik aukera dute inskribatzeko.

Izan ere, aurten izena emateko epea irailaren 27an bukatuko da. Parte hartzeko izena eman daiteke ondorengo webgunean: https://euskaraldia.eus/ariguneak/. Abuztu hasieran jada 50 entitatek eman zuten izena ekimenean, eta ordutik beste hainbat ere animatu dira parte hartzera. Hernaniko talde ugari daude zerrendan: talde soziokulturalak, kirol taldeak, auzo taldeak, elkarte gastronomikoak, dendak, tabernak, jatetxeak, enpresak… Guztiek batera egingo dute hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean.

Txistulari Bandako kideak ahobizi izango dira, eta zehaztu dute beraien arigunea edo «euskaraz lasai hitz egiteko gunea». Beraiekin batera beste asko dira dinamika hau bi astez jarraituko duten herriko taldeak: Elkar liburu denda, Berriak Merkatari eta Ostalari Elkartea, alderdi politikoak, Mahuka edo Kera bezalako arropa dendak, Aizpuru farmazia edota 11 korapilo eta Makoki ileapaindegiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!