Errugbi denboraldia oraindik ere zalantzan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 12a, 00:00

Federazioaren berririk gabe jarraitzen dute taldeek egutegi berriaren inguruan eta ez dago argi zer gertatuko den.

Espainiako errugbi denboraldia,  maila desberdinetan, oraindik ere zalantzan dago. Urriaren 11era atzeratu zen txapelketa desberdinen hasiera, baina oraindik ez da egutegia egin eta bertan behera geratzeko aukera indarra hartzen ari da azkenaldian.

Bitartean, denboraldia noiz eta nola hasi jakin arte, Espainiako Errugbi Federazioko lan-taldeak, Covid-19ren ondorioz lehiara itzultzeko, kontzientziazio-kanpaina bat abiarazi du entrenamenduetara eta eskoletara itzultzeko. Kanpaina horretan, jokalari guztien eta haien entrenatzaileen erantzukizunean eta konpromisoan konfiantza duela adierazi du.

18 urtez azpikoen akademia entrenamenduetan

Hernaniko taldeak 18 urtez azpikoen akademia martxan ere jarri du. «Proiektu zinez interesgarria eta aurrerakoia errugbia garatzen joateko» adierazi dute Hernaniko klubetik. Entrenamenduak pasa den irailaren 1ean hasi zituzten.

Hala ere, proiektu interesgarri honen bideragarritasuna  aztertzen ari dira, jarraitzea posible den edo ez jakiteko. Erabaki hori erabaki desberdinek baldintzatzen dute eta konpetizioak egongo diren jakitea ezinbestekoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!