Igeriketa denboraldiaren hasiera etzi astelehenera atzeratu dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 12a, 00:00

«Gure gain ez dauden gauza asko daude oraindik finkatzeko piszinaren erabilera arautzen duen entitatearekin eta zain gaude» dio taldeak.

Igeriketa taldeak irailaren 14ra, astelehenera, atzeratu behar izan du 20-21 denboraldiko entrenamenduen hasiera. «Gure gain ez dauden gauza asko daude oraindik ere finkatzeko piszinaren erabilera arautzen duen entitatearekin eta zain gaude. Guztion segurtasuna bermatzea da helburua eta lehentasunezkoa».

Monoaletak eta artistikoa edo sinkroa, jarduera osagarri

Ura eta uretan ibiltzea gustuko duten 8 urtetik gorako neska-mutilak animatu nahi dituzte taldean igeri egitera eta igerilekuaz gozatzera. Aurten, gainera, nobedade bezala, gazteenek aukera izango dute monoaleta eta sinkroa ere probatzeko. «Monoaletak eta sinkroa jarduera osagarriak izango dira, gazteneek egingo dituztenak, hilean behin».

Interesatuta dauden guztiak igeriketahernani@hotmail.com helbidera mezua idatzi dezakete. «Zuekin harremanetan jarriko gara eta beharrezko xehetasun guztiak emango dizkizuegu. Anima zaitezte eta etorri probatzera. Konpromisorik gabe, iraila doan; jarraituko ez balute, ez da ezer kobratuko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!