Barrenetxeak garaipenarekin esan nahi dio gaur agur Kutxabank Torneoari Urrizaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 12a, 00:00

Aurtengo txapelketako azken partidua jokatuko du Barrenetxea.

Txapelketaren finalerdietako ligaxka amaituko da Galarretan, eta atzelari hernanirrak ez du aukerarik finalerdira edo finalera sailkatzeko lehenengo bi partiduak galdu eta gero, Juanenea eta Endikaren kontra.

Urtebetean gauzak asko aldatzen dira. 2019ko irailaren bigarren larunbatean Endika Barrenetxeak buruz buruko txapela jantzi zuen lehenengo aldiz, javier Urriza 27-30 gainditu eta gero. Gaur berriz ere, iraileko bigarren larunbatean, Barrenetxea eta Urriza elkarren aurka ariko dira Kutxabank Torneoan, baina helburu oso desberdinekin. Urrizak finalerako txartela lortu nahi du eta Barrenetxeak ez du ezerez jokatzen.

Finalerdietako ligaxkaren sei­ga­rren eta azken jardunaldia jo­ka­tu­ko da. Atzelari hernaniarrak lehendabiziko bi partiduak gal­du zituen Juanenea eta Endi­ka­ren kontra eta aukerarik gabe geratu zen gaurko partidua jokatu aurretik. Gogorra da txapeldun izan eta hortik urtebetera, faboritoetako bat izanda, dagoeneko kanpoan egotea, baina partiduari aurre egin behar zaio.

Barrenetxea txapelketako le­hen­dabiziko garaipena lortzen saiatuko da. Ez da erraza izango, aurrean dagoen aurkaria hamarkadako erremontistarink hoberena eta nagusiena baita, Javier Urriza iruindarra. Gainera aurrelari nafarrak jokoan, zuzenean, finalerako sailkatzea baitu. Finalerdiak ziurtatuak ditu, baina finalera zuzenean sartzeko 17 tanto egin behar ditu derrigorrez. Ez da helburu zaila eta eskuan du Urriza, baina hala ere tantoak lortu behar ditu.

Barrenetxeak aurtengo txapelketan ez du azken urtean eman duen maila eman. Arantza atera nahiko du eta Urrizaren aurka hirugarren garaipena jarraian lortu. Pasa den urteko finalean eta Banakako Master txapelketaren finalean 30 tantora iritsi zen Barrenetxea, ezustekoa emanez eta bi txapela lortuz.

Urrizak maila bikaina erakusten ari da txapelketa guztian zehar eta zazpigarren txapela eskuratu nahi du.

Partiduan zuzenean streaming bidez YouTube-n

Lehenengo aldiz Oriamendik zuzenean eskainiko ditu banakako eta hirugarren partiduak.  YouTube-ko Galarreta Jai Alai  kanalean, https://www.youtube.com/channel/UCTld-rLHVCki29Lzmkyjwug, eskainiko da eta Oihane Mateos eta Gaztelu izango dira narratzaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!