«Aurreneko jardunaldian, Kontxan, zegoen isiltasunak beldur pixka bat ere ematen zuen»

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 12a, 00:00

Nerea Irastorza, Garazi Arabiatorre, Jone Pastor eta Estitxu Zabala Hibaikan. Uxue Alberdi falta da argazkian.

Tolosaldea, Hibaika eta San Juanen banatuta dauden hamar neska hernaniarrak edo 'Maialen'en arraunean aritutakoak modu berezian ari dira bizitzen Donostiako estropadak.

Kontxako Banderaren aurreneko jardunaldian bost neska hernaniar eta pasa den urtean Maialen traineruan aritu ziren zortzi daude Tolosaldea, Hibaika eta San Juanen banatuak.

Estropadan Tolosaldeak laugarren amaitu zuen; Orio, Donostiarra eta Arraun Lagunak-en atzetik eta lehenengo postutik 17 segundora eta hirugarren postutik lau segundora. Hibaika ez dabil urruti Tolosaldeatik -seigarren- hiru segundora eta San Juanek itxi zuen sailkapena 40 segundora. Tolosaldearen helburua hirugarren postura iristea izango da eta Hibaikak lehendabiziko lauretan sartzea.

«Helburua postua irabaztea eta disfrutatzea»

Tolosaldea dabil Eider Barba. 21 urte ditu eta 2012an hasi zen Hernanin arraunean. Herriko klubean ibili zen 2016 urtera arte eta ondoren kanpoko bidea hasi zuen. «Hasieran Santiagotarrak-en, ondoren bi urtez Ur-Kirolak eta Donostiarran eta aurten Tolosaldeako talde gaztean» ari da arraunean. Aulki mugikorra egin du eta dagoeneko esperientzia haundia du arraunean. «Helburua hirugarren postu hori» dute igandean. Berarekin batera dabil Itxaso Aranburu tolosarra, baina Maialen traineruan ere ibilia pasa den urtera arte. Ezusteko haundi bat ematekotan egon ziren eta estropada oraindik eta hobea egiten saiatuko dira.

Hibaikako traineruko partaide dira Jone Pastor, Nerea Irastorza, Uxue Alberdi, Garazi Arabiatorre eta Estitxu Zabala. Hernaniko ordezkaritza dira Errenteriako ontzian eta aurreneko jardunaldian estropada ederra egin zuten Orio eta Donostiarratik ez oso urruti. Nerea Irastorza donostiarra da eta Arraun Lagunak-en aritu eta gero Maialen traineruko partaide izan da. Igandean, Hibaikako traineruaren barruan zijoan. «Jone Pastor, Uxue Alberdi eta nik egin genuenean arraunean lehenengo jardunaldian. Play- -offetako aurkarietatik oso gertu geratu gara. Helburua orain txanda irabazi eta Hondarribia eta Tolosaldeari aurrea hartzea izango da. Kontxan dena da posible». Aurtengoa hirugarren Kontxa du eta «isiltasun gehiegi dago eta beldur pixka bat ere bai» dio Nerea. «Oso arraroa da aurtengoa».

Olaia Barriuso, Naroa Lizarreta eta Nahia San Argimiro San Juanen.
 

San Juanen Naroa Lizarreta da ordezkari hernaniarra eta berarekin batera Maialenen ibilitako Olaia Barriuso eta Nahia San Argimiro donostiarrak daude. Kontxan egotea zuten helburua eta sailkatzearekin bete zuten. «Igandean bagenekien zaila izango zela. Sailkatzea izugarrizko poza izan zen eta helburua bete genuen. Orain disfrutatzea tokatzen zaigu».

Lehendabiziko aldiz ari da Kontxan arraunean eta hori beti da berezia. «Pena da jenderik ez egotea, hori ere Kontxa baita, baina pasa den urtean Hernanirekin ez ginen sartu eta aurten bertan egotea pozgarria da». Pandemiaren eraginez «ezin izan nuen lanean hasi eta Nahiaren bitartez hasi nintzen San Juanen. Gustora gabiltza».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!