Lehen Jaunartzeak egingo dira larunbatean, eta bataioak igandean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 11a, 00:00

Jaunartzeei dagokienez, larunbatean bi txandatan egingo dira.

Jaunartzeak 11:00etan eta 12:30etan izango dira, eta igandeko bataioak 12:30etan; sakramentu guztiak San Joan Bataiatzailea parrokian egingo dira.

Koronabirusa dela eta bertan behera gelditu ziren San Joan Bataiatzailea parrokiko sakramentuak. «Normaltasun» berri honetara egokitzen ahalegintzen ari dira bertan eta horregatik, konfinamenduagatik os­patu gabeko sakramentuak i­railean izango dira.

Joan den larunbatean sendotza izan zen Hernaniko parrokian, eta asteburu honetan jaunartzeak eta bataioak izango dira San Joan Bataiatzailea parrokian. Lehen jaunartzeei dagokienez, larunbatean izango dira eta bi txandatan egingo dira; lehenak 11:00etan eta bigarrenak 12.30etan. Bataioak, aldiz, igandean izango dira guztiak, goizeko 12:00etan.

Katekesian izen ematea, irailaren 14an edo 15ean

Aurtengo katekesian sartzeko izena emateko epea zabalik da. Aurten Lehen Hezkuntzako maila hasi edo 6 urte betetzen duten haurren gurasoei luzatu zaie deialdia. Interesa duenak San Joan parrokiko Elkano kaleko lokalean eman dezake izena, katekesian hasteko.

Datorren astelehenean edo as­teartean egongo da katekesian izena emateko aukera. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean jasoko dira izen emateak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!