Energia modu eraginkorrean erabiltzen ikasteko tailerra antolatu dute Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 11a, 00:00

Astearteko 14:00ak baino lehen egin beharko da izen ematea; eta edukiera mugatua denez, gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Hernaniko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren ba­itan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu e­raginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko tailerra antolatu du. Arratsaldeko 18:00tan izango da,  Biterin.

Izena eman behar da, aurretik

Tailerreko edukiera mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, interesa duenak izena eman beharko du asteleheneko eguerdiko 14:00ak baino lehen.

Hainbat bide zehaztu dituzte inskripzioa egiteko. Lehenengo aukera  argitu@gipuzkoa.eus helbidera posta elektronikoa idaztea da. Eta bestea, 628 532 303 telefonora deitzea, astelehenetik ostiralera, 09:00tatik 17:00etara bitartean. Bestalde, jakinarazi dute informazio osagarria eskuratu nahi duenak nahi haina datu dituela ondorengo webgunean: www.argitu.eus.

Antolatzaileek jakitera eman dute beharrezkoa izango dela ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!