Presoen aldeko bizikleta igoera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 11a, 00:00

Bihar, presoen aldeko bizikleta itzuliaren bigarren edizioa antolatu du, Izan Bidea, Ibiltarien sareak. 3,3 kilometroko ibilbide «motza» antolatu dute, eta 7 euro ordaindu beharko dira partaideko. Gainera banaka edo taldeka joan daiteke, «gehienez 4 pertsonako taldea bada». Etaparen amaiera Hernaniko plazan izango da, eta bertaratzeko deia luzatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!