Mendiriz Mendi elkarteak jakinarazi du, aurreikusita zeuden irteera guztiak bertan behera geratuko direla oraingoz, abixu berririk eman bitartean. Gainera, bulegoko zerbitzuan ere aldaketak izango dira: astelehen eta ostegunetan irekiko dute, betiko ordutegian (20:00-21:00); eta ostiraletan itxita egongo da.