TXIRRINDULARITZA

Larrañaga, Espainiako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 10a, 00:00

Iñigo Larrañaga, podiumeko koxkarik gorenean, Llucmayorren.

Asteburuan jokatu ziren, Mallorcako Llucmayor herrian, Espainiako master mailetako txapelketak. Eta bertan parte hartu bakarrik ez, txapeldun izan zen Iñigo Larrañaga hernaniarra, Master 60 kategorian. 67 kilometroko ibilbidean, probaren erdialdera egin zuen ihes Larrañagak, Master 50 mailako beste sei txirrindularirekin batera; eta haiekin iristeko gai izan zen JOCC Peña Otañoko ziklista, bere kategoriako txapeldun izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!