JARDUERA FISIKOA

Azken eguna gaur, anfibio eta narrastiak ezagutzeko irteerarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 10a, 00:00

Anfibio eta narrastiak ezagutuko dituzte herritarrek, Aranzadiko kideen eskutik.

Etzi izango da, doan. Interneten hartu behar dira gonbidapenak.

Zabalik dago kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea, eta ikasturteari hasiera emateko, ekintza berezi bat antolatu du Hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoa eta Kirola Sailak: irteera egingo dute etzi, herriko anfibio eta narrastiak ezagutzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Sanz-Azkue eta Egoitz Alkorta hernaniarren eskutik.
Goizeko 10:00etan hasiko dute irteera, Ekogunean; baina asmoa da bertara elkarrekin joatea oinez, eta 09:00etan jarri dute hitzordua, kiroldegiko beheko sarreran.
Irteeran parte hartzea doakoa izango da, baina 20 laguneko taldea izango da gehienez ere; eta horregatik, gonbidapenak hartu behar dira interneten: bibe.me/events. Herritar bakoitzak lau hartu ditzake, eta gaurkoa da azkeneko eguna.
Herritar guztientzako moduko irteera da, baina bereziki familien eta gaztetxoen neurrira antolatua.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!