ESNA HERNANI

PCR testen baliogabetasunaz edota hartutako neurrien kalteez, hitzaldia gaur Asier Galanek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 10a, 00:00

'Desmontando la pandemia' hitzaldia antolatu du Esna Hernanik, 19:00etan hasita Atsegindegin. Biokimikan doktorea da Asier Galan.

COVID-19aren pandemiaren inguruan bestelako ikuspegi bat emateko asmoz, Desmontando la pandemia hitzaldia antolatu du Esna Hernani antolakundeak, gaur arratsalderako. Atsegindegin izango da, 19:00etan, eta Asier Galanek eskainiko du. Biokimikan doktorea da Galan, eta pandemiaren inguruko hainbat gai jorratuko ditu bertan; besteak beste, honakoak: PCR testen baliogabetasuna, hartutako neurrien kalteak, txertoen auzia, birusak eta exosomak...
Gaurkoa ez da Esna Hernanik antolatu duen aurreneko hitzaldia. Gai berarekin izan zen beste bat aurreko astean ere. Gainera, ostegunero aritu dira bilerak egiten, Tilosetan, gai honen inguruan. COVID-19ari buruz gobernuek eta hedabideek ematen duten informazioaren eta bertsioaren kontra azaldu da Esna Hernani, salatuz «munduko populazioa murrizteko helburuarekin» planeatutako pandemia bat izan dela, eta horretarako, «gizakien DNA aldatuko duten txertoak» ezarri nahi dizkietela pertsona guztiei: «pertsonei antzutasuna, gaixotasuna eta heriotza eragingo diete, eta geneen aldaketa eragiten duten txertoak dira; oso arriskutsuak, beraz».Era berean, diote «positibo faltsuak» diren PCR probak egiten ari direla, eta maskarillen erabilerak pertsonen immunologia eta defentsak ahultzen dituela. «Azken fasean, arazoaren konponbidea delakoan, txerto hiltzailearen onarpena lortu nahi dute, gizartearen aldetik».

Pandemiaren beste ikuspegi bat azaleratuko du biokimikan doktoreak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!