Atletismoa

Eva Esnaola nagusi, hiru orduko proban

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 9a, 00:00

Eva Esnaola, 24 heures de Bonheur lasterketan. Argazkia: '24hvillenave.fr'

Abuztuaren 29an bueltatu zen lehiara Eva Esnaola hernaniarra, Frantziako Villenave d'Ornon herrian, 24 heures de Bonheur lasterketan. Hiru orduko modalitatean hartu zuen parte berak, distantzia gehien zeinek osatuko; eta hirugarren sailkatu zen Esnaola, 36,025 kilometro eginda. 43,942 kilometro osatu zituen Pierre-Antoine Ruel irabazleak, eta aurreneko emakumea izan zen Esnaola. Hortaz, modurik onenean ekin die lasterketei, hilabetetan dortsalik jantzi gabe egon ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!