Musika

Instrumentu ugari aukeran, Doinu Zalen

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 8a, 00:00

Matrikula epea zabalik dago, Doinu Zale musika eskolan, irailaren 15era arte. Eta urtero bezala, atal eta instrumentu askotako ikasketak izango dira aukeran, aurten ere: musikaren lengoaia, armonia tradizionala eta armonia modernoa, piano tradizionala, piano modernoa, inprobisazioa, akordeoia, akordeoi orkestra, trikitixa, panderoa, gitarra espainiarra, gitarra elektrikoa, bajua, txeloa, saxofoia, bateria, kajoi flamenkoa, eta bongoak. «Haur zein helduentzat ikasketa bereziak eta atseginak eskainiko ditugu; eta beti bezala, banaka landuko ditugu instrumentuak, eta talde txikietan musikaren lengoaia», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!