Hezkuntza

Maskarillak eta tarteak protagonista, eskolara bueltan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 8a, 00:00
Maskarillarekin azaldu ziren ikasle guztiak atzo, aurreneko eskola egunean.

Berezia izango da, hasi berri den ikasturtea; eta arraroa izan zen atzokoan, eskolara buelta: besarkadarik gabekoa, maskarillak, termometroak eta metro eta erdiko segurtasun tarteak protagonista direla. Egoera berrira egokitzeko astea izango dute hau, eta ikasturtea nolakoa izango den ikasi beharko dute pixkanaka, ikasgai ezberdinetako liburuek diotenarekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!