Zikuñaga auzoa

Zikuñagako Jaiak ere bertan behera, «krisi honetatik elkarrekin ateratzeko»

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 8a, 00:00

Gaztetxo bat ginkanan parte hartzen, joan den urteko Zikuñagako Jaietan.

Festak ez antolatzea erabaki du Zikuñagako Ama auzo elkarteak, egungo egoeragatik.

Herriko gainerako auzoetan bezala, ez da izango festarik aurten, Zikuñaga auzoan ere. Ikasturte hasiera alaitzeaz arduratu dira urtero, baina egungo egoerak ez du halakorik ahalbidetuko oraingoan, eta Zikuñagako Jaiak bertan behera uztea erabaki du, Zikuñagako Ama auzo elkarteak: «urte zaila da guztiontzat, eta inoiz baino gehiago, elkarrekin egon behar dugu. Horregatik, zoritxarrez ezin izango ditugu gure jaiak eta alaitasun egunak ospatu», azaldu dute.

Zentzu horretan, auzo elkarteak aprobetxatu nahi izan du, eskertzeko «urte hauetan jasotako laguntza eta babesa». Eta aurrera begira, mezua helarazi dute: «bihotzez espero dugu krisi honetatik denok batera ateratzea, eta horrela, berriro ere ospatuko ditugu gure jaiak, familian», nabarmendu dute.
Horregatik, beraien «indarra eta babesa» helarazi nahi izan diete auzotar guztiei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!