IGERIKETA

Gaur hasiko ditu igeriketa taldeak, 20-21 denboraldiko entrenamenduak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 7a, 00:00

«Monoaleta eta sinkroa probatzeko aukera izango dute gazteek».

Igeriketa taldeak, gaur hasiko ditu 20-21 denboraldiko entrenamenduak. Gainera 8 urtetik gorako neska mutilak animatu nahi dituzte igeriketara.

Igeriketa taldeak dio, egoera erraza izan ez arren, «ilusio haundiz» hasiko dutela denboraldia. Ginera, 8 urtetik gorako gazteak animatu nahi dituzte taldean igeri egitera. Aurtengoan gainera, «monoaleta eta sinkroa probatzeko aukera izango dute gazteek». Beraz interesa izanez gero, igeriketahernani@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!