EROSKETA BONOAK

Gaurtik aurrera eskuratu daitezke, merkataritza eta ostalaritza sektoreak biziberritzeko erosketa bonoak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 7a, 00:00

50 euroko balioa izango duten erosketa bonoak, jada eskuragai.

Covid-19ak sortutako alarma egoerak «kalte haundiak eragin ditu herriko hainbat jarduera ekonomikoetan». Hori horrela, #eutsihernaniri kanpaina abiapuntutzat hartuta, 50 euroko balioa duten erosketa bonoak gaurtik eskuragai daude.

Udala eta Berriak elkarteak elkarlanean #eutsihernaniri erosketa bono txartelen kanpaina jarri zuten martxan ekainean, «herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreak biziberritzeko, eta tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko asmotan». 
Hori horrela, kanpaina hau abiapuntutzat hartuta, bigarren olatua martxan jarriko da gaur. Hala ere, aurrekoarekin alderatuta aldaketa txikiak daude, funtzionamendua hobetzeko. 


Beraz, gaur martxan jarriko den erosketa bonoen kanpaina aurrekoa bezala da, herriko saltokietan, ostalaritza establezimenduetan eta zerbitzuetan erabiltzeko. 50 euroko 6.000 bono jarriko ditu Udalak herritarren eskura. Oraingo honetan eta 90.000 euro bideratzea suposatzen du horrek.

Helburuak
Bi helburu nagusi ditu kanpaina honek, hala nola, herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreak biziberritzea eta tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea, eta herritarrek dituzten «erosketa ohituretan eragitea», herriko dendetan erostera animatzeko.

Gaurtik, bonoak eskuragai
Gaurtik lortu daitezke erosketa bonoak. Berriak elkartearen egoitzan erosi daitezke, edo Biterin. Udalak gainera jakinarazi du, kreditu txartelarekin ordainduko direla, eta bonoa eskuratzeko «Nortasun Agiria erakustea beharrezkoa» dela. Nortasun Agiria ez duten adingabeek, «Familia Liburua erakutsi beharko dute». 


Erosketa bono hauek, ekimenera atxikitzen diren saltoki, ostalaritza establezimendu edo negozioetan erabili daitezke. Gainera, «kanpainan parte hartzen duten establezimenduek kartel adierazgarri bat jarriko dute erakuslehioan». 
Gaur emango zaio hasiera erosketa kanpaina honi, eta urriaren 31ra arte bitartean erabili ahal izango dira aipatutako bonoak. Udalak adierazi du, bonoekin egindako erosketetan ez dela dirua itzuliko.  

«Herriko merkataritza eta ostalaritzari laguntzeaz gain, herritarren erosketa ohituretan eragin nahi dugu, herriko dendetan erosteko»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!