ERREMONTEA

Finalaurrekoetara sailkatu dira, Juananea eta Endika

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 6a, 00:00

Juananeak, Endikari irabazi zion 29 eta 30 Kutxabank Torneoko finalerdietako ligaxkako partidan, eta Barrenetxea IV. kanpo gelditu da.

Atzo jokatu zen, Kutxabank Torneoaren barruan finalerdietako ligaxkaren bosagerren partidua, eta Juananeak lortu zuen  garaipena. Izan ere, 29 eta 30 irabazi zion Endikari. Hala ere, emaitza horrekin, biak sailkatu dira finalaurrekorako, eta 2019ko txapelduna, Barrenetxea IV.a, txapelketatik kanpo geratu da. Gainera, Juananeak finalera zuzenean sailkatzeko aukera du, Urriza 16 punturekin gelditzen bada.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!