Ostegunean 'Desmontando la pandemia' hitzaldia izango da, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 6a, 00:00

Esna Hernani antolakundeak hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako. Biokimikan doktorea den Asier Galanek 'Desmontando la pandemia' hitzaldia emango du arratsaldeko 19:00etan, Atsegindegin. Hainbat gai landuko dira bertan: PCR test-en baliogabetasuna, hartutako neurrien kalteak, txertoen auzia, birusak eta exosomak, besteak beste. Joan den astean ere konferentzia egin zen Atsegindegin, eta oraingo honetan ere gai hauen inguruan hitz egitera gonbidatu dute Galan, Esna Hernaniko kideek.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!