EGUTEGI FISKALA

Aldaketak iragarri ditu Udalak, egutegi fiskalean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 6a, 00:00

Covid-19ak eragindako egoera bereziaren ondorioz, aldaketak egon dira egutegi fiskalean, eta tartean 2020ko ibilgailuen zerga kobratzeko epean.  

Covid-19aren eraginez, Udalak jakinarazi du aldaketak egon direla egutegi fiskalean, eta tartean «2020ko ibilgailuen zerga kobratzeko epean». 
Hori horrela, adierazi du, ordaintzeko epea 2020ko irailaren 10ean amaituko dela, hau da, datorren ostegunean.  Horrez gain, helbideratuta dauden erreziboak epearen azken egunean kobratuko direla ere gaineratu du. Eta helbideratu gabekoentzat dio, «etxean erreziborik jaso ez badira, epea amaitu aurretik HHZ edo bilketa bulegoarekin harremanetan jarri kopia bat eskatzeko». 

Harremanetarako, 
kontaktuak 
Emailez idatzi daiteke, hhz@hernani.eus edo zenbaki honetara deitu, 943 33 70 00. Eta bilketa@hernani.eus helbidea, eta 943 33 70 34 zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!