UDAL EGUTEGIA

2021eko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa, laister martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 6a, 00:00

Datorren astetik, urriaren 16ra arte aurkez daitezke 2021eko udal egutegia osatzeko argazkiak. Urtero moduan, 13 argazki sarituko dira. 

Iritsi da 2021eko udal egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko garaia. Aurtengoan, ez da aurrez aurreko aurkezpenik egongo, Covid-19ak sortutako pandemia dela medio. 


Aurtengo gaia, Hernani mugimenduan izango da, «Hernani dabilen herria da, herri dinamikoa, zalantzarik gabe eta hori islatu nahi du egutegiak» jakinarazi du Udalak. Ohiko moduan, 13 argazki hautatuko dira, hilabete bakoitza ilustratzeko bana eta azalekoa, eta horretarako egile bakoitzak 5 argazki aurkez ditzake. Argazki saritu bakoitzak, 40 euroko erosketa txartel bat lortuko du, «herriko sormena eta herriko merkataritza uztartu nahian». Urriaren 16ra arte aurkez daitezke lanak, eta datorren astean martxan izango da argazkiak bidaltzeko, formularioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!