UDAZKEN PROGRAMAZIOA

Literatura, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango da irailean, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 6a, 00:00
Datorren asteburuan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldia eskainiko dute, Atsegindegin. Argazkia: Kulturklik.

Amaitu da uda, eta iraila modu egokian hasteko asmotan, udazkeneko programazioa bete-betea dator, adin tarte guztietarako ekintzekin. Datorren asteburuan, bigarren eskuko azokaz gain, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bisita izango dute txikiek.

Indartsu dator aurtengo iraila, izan ere, udazkeneko programa osatzen duten hainbat eta hainbat ekintza, saio eta emanaldi antolatu dira. Gainera, Biteriko ikastaroetan aldez aurretik izena emateko epea, etzi amaituko da. Biterira bertaratuz egin daiteke, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean. Online ere egin daiteke, web.hernani.eus/kultura webgunean sartuz. 
Hilaren 14ra arte, etxeko txikiek, auzoetan egingo diren tailerretan parte hartzeko aukera izango dute, eta izena emateko aukera oraindik martxan da. Aipatutako tailerrak, auzo elkarteetan izango dira. 


Datorren astebururako, bi ekintza antolatu dira. Goizetik, bigarren eskuko azoka egongo da, eta arratsaldeko 16:30etan, Hernaniko herritar txikientzako ikuskizuna eskainiko dute hain maiteak diren Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, Atsegindegin. Sarrerak eskuragai daude, www.katxiporreta.eus webgunean edo Musika Eskolan. 


Hilaren 15ean berriz, emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik mintegia eskainiko da. Gidaria Kattalin Miner izango da, eta solasaldia Mari Luz Estebanek egingo du. Bi egunetara, hau da hilaren 17an, Ene ba! antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute hernaniarrek. Arratsaldeko 20:00etan izango da Biterin, eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai, 7,5 eurotara.
Hilaren 18rako Merkataritza festa ere antolatu du Berriak Elkarteak. Horrez gain, Hernaniko Musika Bandaren kontzertua ere eskainiko da 19an, Karabelen.


Euskaraldiari lotutako bi ekintza ere izango dira irailean; 23an lehena, Euskararen bidegurutzetik liburuaren aurkezpena izango da, eta 25ean bigarrena, bertsoa-dantza ekimena, Dobera Euskara Elkartearen eskutik antolatuak, biak.  

 

IRAILEKO KULTUR EKINTZAK

14ra arte Haurrentzako tailerrak auzoetan. Izena emateko epea zabalik. Auzo elkarteetan. 
9 Literatur Solasaldia, gaztelaniaz. Ikasturtearen aurkezpen saioa. Leonora Elena Poniatowaka, eta Muerte Venecia Thomas Mann. Gidaria: Amaia Garcia. 19:30, Biterin.
12 Bigarren Eskuko Azoka
12 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia. Hernani Musika Eskola Publikoak antolatua. 16:30, Atsegindegin. Sarrerak: www.katxiporreta.eus eta Musika Eskolan
15 Mintegia. Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik, ikasturtearen aurkezpena. Solasaldia Mari Luz Estebanekin. Gidari: Kattalin Miner. 19:00, Biterin. 
17 Antzerkia. Ene ba!. Txalo produkzioak. 20:00, Biterin. Sarrerak salgai, bihartik aurrera, 7,5 euro.
18 Hernaniko Merkataritzaren Festa. Berriak Elkarteak sortuta. 
19 Hernaniko Musika Bandaren kontzertua. 19:00, Orbegozo Plaza, Karabel auzoa. 
19 Nazioarteko eta euskal sagardoaren dastaketa. Antolatzailea: Euskal Sagardoa Jatorri Deuna. Goiz eta arratsaldez, Atsegindegin. 5 euro.
19 Musika. Oreka TX. 20:00, Atsegindegin. Edukiera mugatua.Gonbidapenak Biteriko sarreran. 
20 Dantza. Maurizia naz. Aukeran dantza konpainia. 19:30, Atsegindegin. Edukiera mugatua. Gonbidapenak Biteriko sarreran. 
20 Artisau Azoka. Gabiltza Elkartea. 11:00, Atsegindegin. 
20 Pelota eta Pala partiduak. 11:30, Kiroldegiko frontoian. 
22 Ipuin kontaketa. Maite Franko ipuin kontalaria. 4 eta 6 bitarteko haurrentzat, gurasoek lagunduta. 17:30etan, Biterin. Edukiera mugatua. Haurrek heldu batekin egon behar dute. Gonbidapenak, Biteriko sarreran. 
22 Literatur Solasaldia, euskeraz. Ikasturtearen aurkezpen saioa. Hildakoek ez dute hitz egiten, Arthur Schnitzler. Gidaria: Ane Muyoz.  19:00 Biterin. 
23 Euskaraldia. Liburu aurkezpena: Euskararen bidegurutzetik. Kike Amonarriz. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea. 19:00, Biterin. 
25 Euskaraldia.Bertso-dantza. Gorria. Miren Amuriza bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzaria. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea. 19:00, Biterin. 
26 Mugarri bisita
30 Hitz-andana. Bakarrizketa. Esnatu naiz. Antoni Mutiloaren eskutik. 20:00, Biterin. Gonbidapenak, Biteriko sarreran. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!