Erremontea

Endika eta Juaneneak finalerdiak nahi dituzte

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 5a, 00:00

Finalerdian egoteko 17 tanto egitea nahikoa dituzte gaur Galarretan. Irabazleak finalera sartzeko aukera izango du. 

Kutxabank Torneoaren barruan finalerdietako ligaxkaren bosgarren partidua jokatuko da gaur Galarretan. Bertan, 17:00etatik aurrera Juanenea eta Endikak neurtuko dituzte indarrak eta garaileak finalera sailkatzeko aukera izango du. Hori bai, horretarako azken partiduaren zain egon beharko du eta azken partidu horretan Urrizak 16an geratu beharko luke Barrenetxearen aurka.

Gaurko lehiakideen helburu nagusia 17 tantora iristea izango da. Hori lortuz gero, bai batak eta bai besteak, datorren larunbateko finalerdia ziurtatua izango lukete.

Hala ere, partidua irabaztera irtengo dira. Biak emaitza hantzekoak lortu dituzte ligaxkaren bi partiduetan. Barrenetxea ongi gainditu zuten eta Urrizaren aurka ez zuten aukerarik izan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!