Iraola Hortz Klinika

«Ziurtatzen dut kalitatezko materialekin egiten dugula lan, eta bizi osorako garantiak dauzkagula»

Kronika - Erredakzioa 2020ko irailaren 5a

Roberto Mateo, martxoan, Iraola Hortz Klinikan.

Hernaniko Iraola Hortz Klinikak, jabe berria du, Roberto Mateo hain zuzen. Kalitatezko materialekin egiten dutela lan ziurtatu du, eta beste kliniketan eskaintzen ez diren hainbat zerbitzu eskaintzen dituztela ere azaldu du.

Hernaniko Iraola Hortz Klinika, herriko klinika erreferentea izan da 30 urtetan. Urte luzez klinika hau Javier Iraolak eraman du, baina jubilatu egin zen 2020aren hasieran, urtarrilean, hain zuzen, eta klinikak jabe berri bat behar zuenez, Roberto Mateok apustua egin eta klinika honen gestioa eramango zuela erabaki zuen. Robertok dio, bera ez dela odontologoa, berak klinika kudeatzen duela, «hortz sektorean egin dut lan urte luzez, salmentetan zehazki. Enpresa ezberdinetan egin dut lan, hauek guztiak odontologiarekin zerikusia zutenak, haien artean, inplanteak». Hori horrela, denbora batez pentsatuz, kalkuluak eginez, klinikarengatik apustua egitea erabaki zuen Robertok. 

Klinika honetan, «nik marketina eramaten dut, kontabilitatea, administrazioa...» eta aldiz, odontologiaz arduratzen diren lizentziadunak dauzkat taldean, «oso profesionalak dira egia esan, lan bikaina egiten dute». Robertok jakinarazi du, orain berak ireki duen klinikak zerbitzu gehiago dauzkala, eta «kalitatezkoak gainera», hau da, lehen zeuden zerbitzuak baino gehiago daude oraingo klinikan, «eta eguneratuagoak gaude. Eta orain odontologoek erabiltzen dituzten teknikak oso ezberdinak dira, eta gure kasuan horrela gertatzen da. Guk hemen, diziplina ezberdinak lantzen ditugu, eta odontologo bakoitza diziplina batean espezializatzen da». Robertok dio, hainbat espezializatuk osatzen dutela gaur egungo Iraola Hortz Klinika, hala nola, kirurgialari bat, entodontziak egiten dituen espezializatu bat ere, eta protesiak egiten dituen bat. 

Horrez gain, ortodontzia zerbitzua oraindik ez duela eskaintzen aipatu du, «azkenean orain arte eduki ditugun bezero gehienak, pertsona helduak dira, eta hauek ez dute ortodontzia egiten, ez ditugu bezero gazteak, baina gure asmoa zerbitzu hau eskaintzea da aurrera begira noski». Gainera, aipatu du, zerbitzu publikoek eskuragarri jarritako Padi eskainiko duela 2021 urtetik aurrera, honekin haurrentzat deskontuak lortu daitezke, «tratamenduaren zati bat Padi zerbitzuak ordaintzen du, eta gainerakoa gurasoek ordaintzen dute. Aipatu moduan, ortodontzia egiten dutenen %80a haurrak izan ohi dira, Padiaren bidez eginak. Hori horrela, 2021etik aurrera eskainiko dugu ortodontzia zerbitzua». 

«Ez gara frankizia bat»

Azken aldian, hainbat bezero gerturatu zaizkio Robertori «ea Iraola Hortz Klinika frankizia bat bihurtu den» galdetzera, eta Robertok argi utzi du ez dela hala, «ez gara frankizia bat» gaineratuz. «Azkenean, ni odontologiarekin zerikusia duen lanetan ibili naiz urte askotan, 15 urtetan zehazki. Nik, hainbat odontologo kontratatu ditut, eta ez edonolakoak, oso profesionalak dira, Kataluniako Unibertsitate Internazionaletik etorritako odontologo bat daukat taldean, gainera odontologia esparruan, munduko unibertsitate onenen artean dago, eta gainerakoak EHUkoak dira, baina denek dute oso maila altua, eta esan moduan, profesionaltasuna erakutsi dute orain arte». 

«Besteengandik bereizten  gaituen hainbat zerbitzu»

Iraola Hortz Klinikak, hainbat abantaila eskaintzen ditu, eta bik dute garrantzi gehien. Alde batetik, garantiak, «ematen ditugun garantiak, bizitza osorako dira, egia esan uste dut Espainian ez duela inork ematen zerbitzu hau, eta guk bai. Inplante bat egiten denean, ez da bizitza osorako, azkenean zaintzak asko egiten du. Badaude inplanteak bizitza osoa iraun dezaketenak ongi zainduta eta urteroko errebisioekin, baina posible da 5, 10, 15 urtera inplantea erortzea. Beraz, inplante berria jartzeko, klinika gehienetan ordaindu egin beharko da. Gure klinikan ez dugu inplantea kobratuko, egindako lana bakarrik, kasu honetan kirurgialariarena. Azkenean bezeroak inplanteetan eta piezetan aurreztuko du». 

«Kalitatezko materialak, eta bizitza osorako garantiak»

Aipatu moduan, Robertok urte asko egin ditu odontologia esparruko salmentak egiten, eta «oso ondo» ezagutzen ditu materialak, eta gainera Euskal Herriko odontologo askoren feedbacka dauka, «nik hainbat odontologok ez dituzten ezagutzak ditut, izan ere, material bakoitzaren ezaugarri eta ikasketak dauzkat, eta horrez gain, emaitzak dakizkit, material bakoitzak zer nolako emaitzak izan dituen». 

Horregatik, Robertok, bere ezagutzari ematen dio garrantzia, odontologiako material «guztiak» ezagutzen dituelako. Hori horrela, Iraola Hortz Klinikan, «kalitatezko materialekin egiten dugu lan, garantia onenekin, eta lehiakorra den prezio batekin». Azkenean Iraola Hortz Klinikara doan bezeroak kalitatezko materialekin joango dira etxera, «nik ziurtatzen dut kalitatezko materialak ditugula Iraola Hortz Klinikan, eta eskuragai jarritako bizitza osorako garantia ez dela toki askotan topatzen, gurena bai ordea».    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!