Irailarekin batera eskolarako prestatzeko garaia heldu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 5a, 00:00

Hernaniko dendek aukera zabala eskaintzen dute datorren ikasturte honetako estreinaldirako, ikasgelarako beharrezko den materialarekin.

Uda arraroa izan da herritar guztiontzat, baina eskolara eta lanera bueltatu aurretik behintzat, atsedena hartu eta deskonektatzeko aukera izan dute haur zein helduek. Inork ez daki datozen hilabetetan zer gertatuko den eta egoerak nola eboluzionatuko duen, baina argi dagoena da datorren ikasturte hau hasteko irrikitan daudela etxeko guztiak. Izan ere, ikasleak martxotik ez dira ikasgelara bueltatu eta denak dute gelako lagunak ikusteko gogo haundia.

Eskolarako materiala ere beharrezkoa izaten da ikasturte berrian, eta etxeko txikienak hauek estreinatzeko irrikatan egoten dira. Urumea bailarako dendetan dago materiala lortzeko hamaika aukera. Ikusi Makusi, Urbieta Kopiak eta Oria dendek, esaterako, eskolarako behar den material eta zerbitzu guztiak eskaintzen dituzte. Agendak, koadernoak, gelarako zein jangelarako amantalak, motxila pertsonalizatuak, ordenagailuak… denetarik dago herrian bertan.

Horregatik, udako oporren ostean hilabete politak ditugu aurretik, zirraraz beterikoak. Iraila hasi eta berehala etxeko txikienak urduri egoten dira beraien gelakideak ikusiko dituztelako gelan eta ziurrenik, irakasle zein gelakide berriren bat izango dutelako. Eta material berria estreinatzea ikasturte hasierako egitekorik gustukoena izaten da ikasleentzat.

Beraz, ikasturtea ondo hasteko prestatu beharrezko material guztia eta ondo ondo hasi eskolan, jada irailean murgilduta gaude eta!

 

Material pertsonalizatua eskuratzeko hamaika aukera, Ikusi Makusin

Etxeko txikienek eskolara joan eta beraien jantzirik politenak erakusteko aukera dute Ikusi Makusi dendarekin. Pilik jangelarako zein gelarako amantalak, motxilak, meriendako poltsak eta babero pertsonalizatuak egiten ditu haur eskolako umeentzat, baita zertxobait helduagoak direnentzat ere.

«Motxiletan aukera aparta dugu». Izan ere, eskolako materiala gordetzeko balio duen motxilen eskaintza zabala da Ikusi Makusin. Diseinu eta etxe ezberdineko motxilekin, bakoitzak gustukoen duena aukera dezake.

Jaioberrientzat ere opariak egiteko aukera dago dendan. Eta gainera, bakoitzak gustuko duen modura pertsonalizatu ditzake oparitxoak. Hauek aurretik egin daitezke enkarguz, dendan bertan.

Helduak inbidiatan ez geratzeko, beraientzat ere badago materiala Ikusi Makusi dendan. Puzzleak edota mota askotariko jokoak eskuragai daude, haurrekin jolastera animatzen den etxeko edonorentzat.

 

Programa informatikoen instalazioa eta gailuak punttu-punttuan, Orian

Geroz eta gehiago dira eskolan ordenagailuz egiten diren lanak. Oria informatika dendan etxeko ordenagailuak garbitu eta formateatzen dituzte, datorren ikasturte honetako ikasgaietan arazorik ez izateko.

Gainera, webkama duten pantailak eta ordenagailu portatilak ere badituzte. «Eskolak telematikoki egiteko agindua ematen badute, gure teknologia prest dago egoerari aurre egiteko». Eta salmentaz gain, ordenagailuak alkilerrean hartzeko aukera ere badago bertan.

Horretaz gain, Oria dendan zuen gailuetan «sinpleak zein konplexuak» diren programak eta beharrezko edozein euskarri informatiko instalatzen dituzte.

 

Eskolarako premiazkoak direnak, hemen eskuragai

Agendak, koadernoak, karpetak, mota guztietako boligrafo zein errotulagailuak… denetarik dago Urbieta Kopiak dendan. Euskarazko agendak eta kalkulagailu zientifikoak ere badituzte, eskolarako ezinbestekoak direnak.

«Eskaintza berezi moduan Oxford markako karpeta gomadunak ditugu». Aste guztiko paper eta txostenak eramateko eta eskolako materialak modu ordenatuan izateko paregabeak dira.

Fotokopiak eta dokumentuak eskaneatzeko aukera ere badago Urbieta Kopiak dendan. Tamaina askotan inprimatu daitezke eskolatik bidalitako txostenak, eta enkoadernazio lanak ere egiten dituzte bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!