Stock azokak Hernaniko Kaxkoa hartuko du gaurkoan, postuak denda bakoitzaren kanpoan egongo baitira

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 3a, 00:00
Gaurko antolatu den Stock azoka ez da Plaza Berrin izango, Kaxkoan baizik, aglomerazioak saihesteko.

Stock azoka antolatu da gaurko egunerako. Ez da Plaza Berrin izango, izan ere, aglomerazioak saihesteko eta segurtasuna bermatzeko asmoz, Kaxkoko denda bakoitzaren kanpoan jarriko dira postuak.

Hernaniko Berriak elkarteak antolatuta, gaur Stock azoka egongo da Kaxkoan zehar. Ez da  ohiko moduan, Plaza Berrin izango, Kaxkoan baizik. Izan ere, herritarren segurtasuna bermatze aldera, Kaxkoko denden kanpoaldean jarriko dira postuak.

Parte hartzaileak
Honakoak izango dira gaurko Stock azokako parte hartzaileak; Balantxa elektrotresnak, Dekolanak, Eukene Jantzi denda, Hiru Haur arropa denda, Hoki Lentzeria, Ibaimendi kirolak, Ilargi arropa denda, Kera arropa denda, Kuluska, Laket, Mahuka, Marna konplemenduak, Orekan Dietetika, Termas dekorazioa, Urrats oinetakoak eta Valen.

Kaxkoa itxita, autoentzat
Gaur goizeko 10:00etatik aurrera, Kale Nagusia eta Andre Kalea trafikorako itxita egongo dira, Stock azoka dela medio. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!