Elkartasun Pedalkaden bigarren edizioa egingo da hilaren 12an, eta izena emateko aukera dago

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 3a, 00:00

Aurreko urteko egoera ezberdina zenez, kronoeskalada egiteko aukera egon zen. Aurten aldiz, ibilbide motz bat egingo da.

Irailaren 12an, presoen aldeko bizikleta igoera antolatu da bigarren aldiz. Banaka edo taldeka apuntatzeko aukera dago (taldea gehienez 4koa). Garin tabernan eman daiteke izena, edo 608 745 267 zenbakira Whatsapp bat bidaliz.

Aurten ere, presoen aldeko bizikleta igoera antolatu du, bigarren aldiz Izan bidea Ibiltarien sareak. Elkartasun Pedalkada hau, hilaren 12an, eta 3,3 kilometroko ibilbide motzean egingo da. Antolatzaileek jakinarazi dute gainera, adin guztietarako eta edonorentzat prestatuta dagoela.

Banaka edo taldeka eman dai­te­ke izena. Hala ere, taldea gehienez 4 kidez osatutakoa izango da, eta partaideko 7 euro ordaindu beharko dira.

 

Izena emateko, hainbat bide

Garin herriko tabernan eman daiteke izena, eta beste bi bide ere badaude apuntatzeko, 608 745 267 telefonora Whatsapp bat bidaliz edo elkartasunpedalkadak@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

Bizikleta igoeraren amaiera Hernaniko gudarien plazan izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!