Stop Deshaucios

'Stop desahucios' zabalik, ostegunetik

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 1a, 00:00

Hernaniko Stop Desahucios taldeak berriro ere ateak irekiko ditu etzi. Etxeko kaleratzeen kontrako taldea da eta lokala Latsunben dago, Transpacarreko lokalean. Abuztuko hilabetean aurrez aurreko bilerak bertan behera gelditu baziren ere, «etxebizitza-arazoak dituenak eta gizarte-zaurgarritasun egoeran dagoenak» beraiekin harremanetan jartzeko aukera izan du, telefonoz eta e-mail bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!