'Izan Aktibista' kanpaina amaitzear dago eta etzi egingo da sarien megazozketa, YouTube kanalaren bidez

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 1a, 00:00

Parte-hartzaileen artean guztira 45 sari zozketatuko dira, Hernaniko komertzioetan erosi direnak.

Ostegun honetan emango diote amaiera 'Izan Aktibista' kanpainari. Kanpaina hau Hernaniko Udalak COVID-19ak sortutako krisiari aurre egiteko egindako ekintza planaren baitan kokatzen da, eta Hernaniko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta turismo sektoreetako enpresak laguntzeko kanpaina da.

Kanpainaren amaiera irailaren 18ko Merkataritza Festa egunean zen egitekoa,  «zorte­aren erruleta», baina bertan be­hera geratu da egun hori. Horregatik, kanpainan parte hartu duten herritarren artean sariak banatzeko megazkozketa egingo da ostegun honetan. Eta zozketa erraldoiarekin amaiera emango diote kanpainari.

 

Udaletxeko YouTube kanalean

Sarien zozketa publikoki egingo da arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko YouTube kanalean. 45 sari zozketatuko dira guztira: 21 sagardo sorta, 2 bizikleta, 5 argazki makina, helduentzako 5 pala, 2 bozgorailu (haundia eta txikia), 3 ordenagailu eta 3 inprimagailu (3 sari), telebista bat, ebook bat, gamer aulki bat, rumba xurgagailu bat, zartai sorta bat, hortzetako eskuila elektrikoa eta eskuoihalak (sari bakarra), eta inprimagailu bat. Antolatzaileek adierazi dute sari guztiak Hernaniko komertzioetan erosi direla.

Udaletxeko kideen esanetan, osteguneko zozketa dinamizatua izango da. «Kanpainaren parte izan diren herriko tabernariei animatzen diegu ostegunean YouTube kanalean sartu eta zozketaren bideoa ikusgai jartzeko beraien tabernetan, bertan dauden bezeroek ikus dezaten». Eta kanpainaren arira, Udalak adierazi du  urtean zehar ere bes­telako ekintzak e­gingo dituztela. Guzti honen berri aurrerago emango dute eta in­formazioa eskuragarri jarriko dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!