Hernaniko talde eta elkarte askok eman dute izena aurtengo Euskaraldian eta jada zehaztu dituzte ariguneak zeintzuk izango diren. Urratsek ere argitu du arigunea edo «euskeraz lasai hitz egiteko gunea» zein izango den. Aurten taldeei zuzendutako erronka izango da, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da. Izena emateko epea irailaren 27an bukatuko da, eta ondoren banakakoen txanda helduko da, hilaren 24tik aurrera.