Nagore Legarreta

Nagore Legarretak argazkilaritzako zuzeneko online tailerra sortu du

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 1a, 00:00

Gazte eta helduei zuzendutako tailerra urriaren 20an hasiko da eta asteartetan izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean. 

Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak argazkilaritza tailerra antolatu du datorren ikasturterako. Asteartetan izango da eta urrian hasi eta  maiatzean bukatuko da. Online tailer praktikoa eta ludikoa eskainiko du hernaniarrak, aurretik grabatutako eskolekin. Legarretaren esanetan, ez da beharrezkoa aldez aurretik argazkigintzari buruzko ezagutzak izatea.

Bestalde, lantegirako beharrezko materiala argazki kamera (edozein modalitatetan), kamera eta mikro bidezko ordenagailua eta instalatutako zooma izango dira. 

Gazte zein helduei zuzenduta

Tailerra talde dinamika aprobetxatu nahi duten gazte eta helduei zuzenduta dago, eta modu jarraituan garatuko da, «aktibo mantentzeko eta sortzeko».
Gainera, tailerrean matrikulatu diren ikasle guztiek euskera hitz egiten edo ulertzen badute, euskaraz garatuko da. Eta talde mistoa bada, gaztelaniaz izango da. Hala ere, lantegia bi hizkuntzetan egiteko jende nahikoa badago, bi talde sortuko dira. 

Lantegian lan fotografiko garaikideetan oinarritutako ari­ketak planteatuko dira, garaikideak zein klasikoak. «Emaitzak partekatuz eta aurretik ezer prestatuz, espontaneotasunetik sortuz gozatuko dugu, inolako helbururik gabe», adierazi du Legarretak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!