Koronabirusa

Adinekoen egoitzan COVID-19aren proban kasu positibo bat agertu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 1a, 00:00

COVID-19ak kutsatutako pertsona batekin harremanetan egon ondoren egin zitzaion PCR proba egoiliarrari, eta positiboa eman du.

Egoiliarra joan zen astean kalean izandako bisita baten bidez kutsatu zen, eta emaitza jakin ondoren, egoiliar hori beste zentro batera eraman dute. Kutsatutako egoiliar horrekin azken egunotan harreman zuzena izan duten egoitzako langileak identifikatu dituzte zerbitzu horretako arduradunek eta 10 egunez etxean egon beharko dute berrogeialdian. Egoiliarrei dagokienez, positiboa eman duten pertsonarekin kontaktuan egon direnak isolatuta daude egun. Helburua da ahalik eta lasterren egoiliar eta langile guztiei PCR proba egitea. Gaur bertan, modu urgentean egingo zaie proba kutsatutakoarekin harreman estua izan dutenei, eta behar den materiala eskatu da gaur, bihartik eta asteazkenera bitartean, kontaktu zuzena izan ez duten beste langile eta egoiliar guztiei ere PCR proba egiteko.

Atzo goizean positiboaren berri izan bezain laster, Hernaniko alkate eta Zerbitzu Sozialetako presidente Xabier Lertxundi Asteasuinzarrak bilera egin zuen egoitzaren arduradun guztiekin, hartu beharreko neurriak adosteko asmoz. Hernaniko arduradunak Osakidetzarekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean hartzen ari dira erabaki hauek guztiak, halako kasuetan ezarrita dagoen protokoloaren arabera.


Senideen bisitak bertan behera gelditu dira

COVID-19aren zabalpena sa­ihes­teko helburuarekin, seni­deen bi­­si­tak eta egoiliarren ir­teerak bertan behera gelditu dira adinekoen egoitzan. Egoiliarrei ego­e­ra­ren berri ematen ari dira bertako langileak lasaitasun me­zua zabaltzeko. Horien seni­tartekoei ere deiak egiten ari za­izkie egoeraren jakitun izan da­itezen. Era berean, pertsona hori egon den gela eta azpiegitura guztiak desinfektatuko dira, ba­ita komun guztiak ere.

Eraikin berean dauden gizarte langileen jardunean ere eragina izango du honek. Horregatik, hemendik aurrera telematikoki emango dituzte hitzorduak eta kontsultak. Jangela sozialaren zerbitzua ere bertan behera gelditu da eta ohiko erabiltzaileei etxera eramango zaie janaria.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!