Musika Eskola

Aire girotuaren makina jarri dute musika eskolako eraikinean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 30a, 00:00

Garabia aire girotua jartzen, musika eskolaren eraikineko teilatuan.

Musika eskolako aire girotuaren makina jartzeko lanak amaitu dira aste honetan. Asteazkenean Atzieta kalea itxi zuten garabi haundi batek egin behar baitzituen lanak eta bidea oztopatzen zuen. Horren ondorioz bidea itxi zen eta ibilgailuak desbideratu egin ziren ordu batzuetan. Arratsalderako amaitu zen lana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!